Esklerosi anizkoitza dutenen aldeko jaialdia, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin
Jaialdi solidarioa izango da hilaren 19an (larunbata) Galtzarabordako kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa lana eskainiko dute, eta jaialdi horretan bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteari emango diote....
Jaialdi solidarioa izango da hilaren 19an (larunbata) Galtzarabordako kiroldegian: Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Zazpikoloroa lana eskainiko dute, eta jaialdi horretan bildutako dirua Ademgi Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarteari emango diote. Zehazki, 346 bazkideei birgaitze zerbitzua finantzatzeko erabiliko dute.
Sarrerak bihartik aurrera egongo dura salgai, 7 euroan, Xenpelar Kultur Dendan. Antolatzaileen arabera, 1.200 sarrera izango dira.
Zazpikoloroa Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken lana da. Igor Elortzak idatzitako gidoia dauka, eta Zazpikoloro mundua koloreztatuko duen loroaren jaiotza du hizpide: Belekoi andere zuri-beltza.