60 igerilarik parte hartuko dute etzi Sara Carracelas txapelketan
Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu dute etzi Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, txapelketaren laugarren aldia izango da etzikoa, eta 60 kirolarik baino gehiagok parte hartz...
Sara Carracelas Kirol Egokituko Igeriketa Txapelketa jokatu dute etzi Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan. Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta, txapelketaren laugarren aldia izango da etzikoa, eta 60 kirolarik baino gehiagok parte hartzea espero dute antolatzaileek.
Igeriketa proba 16:00etan hasiko da, eta bertan parte hartuko duten ahalmen urriko kirolariek hainbat proba eta estilotan aritu beharko dute, antolatzaileek zehaztu dutenez: “Librea, tximeleta, eta bizkar estilotan hainbat proba egingo dituzte”.
Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak igeriketa klub guztiei gonbidapenak bidali dizkiela azaldu dute antolatzaileek, bestalde, “eta jasotako erantzunaren arabera, 60tik gora igerilari etortzea” espero dutela gaineratu dute. Parte hartuko duten igerilarietatik askok, gainera, Sara Carracelas errenteriarrarekin harreman berezia dutela zehaztu dute.
Igerilekua itxita
Lasterketa dela eta, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita egongo da etzi arratsaldean, 14:00etatik aurrera. Horrenbestez, Udal Kirol Patronatuko bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek igerilekua arratsaldean erabiltzerik ez dutela izango jakinarazi du udalak. Galtzarabordako kiroldegiko gainontzeko instalazioak ohiko ordutegian egongo dira zabalik.