“Salbuespen egoera”-rekin amaitu nahi du Herrira mugimenduak
Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean San Pedro kalean. Ehun bat pertsona izan ziren ekitaldian. Ordu erdiz, kartelak eskuetan, gogoan izan zituzten euskal presoak eta iheslariak, eta Urko Labeaga izan zuten bereziki gogoan, joan den astean kartzelaz mugitu zuten herriko euskal presoa. Hondarribitik urrunago eraman dute, Asturiasko Villabonako kartzelatik Murtziakora. Herriraren hitzetan “bereziki kezkagarria da” espetxe arduradunen erabakia, “kontuan izanda alaba txikia duela Urkok, eta orain aita ikustera joateko egin beharko duen bidaia bakoitza 1.700 kilometrokoa izango dela”. Elkarretaratzearen ondoren egin zuten herri bilgunearen aurkezpena. Taldeko arduradunak oholtzara igo eta handik azaldu zuten “Euskal Herri osoan eraiki den mugimendu herrikoia eta anitza” dela Herrira. Euren aldarrikapen guztiak egungo legedia aplikatuz lor daitezkeela azaldu zuten, eta honako eskaerak egin zituzten, besteak beste: “Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako zein Frantziako estatuetan bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea; zigorraren bi heren eta hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea”. Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egin zieten “hasi den aro berrian gatazka konpontzeko modu positiboan eragiteko”. Aurkezpena egin ondoren, pintxo jana egin zuten San Pedro kalean elkartutako lagunek eta, ondoren, hileko azken ostiralero egiten [...]
Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean San Pedro kalean.
Ehun bat pertsona izan ziren ekitaldian. Ordu erdiz, kartelak eskuetan, gogoan izan zituzten euskal presoak eta iheslariak, eta Urko Labeaga izan zuten bereziki gogoan, joan den astean kartzelaz mugitu zuten herriko euskal presoa. Hondarribitik urrunago eraman dute, Asturiasko Villabonako kartzelatik Murtziakora.
Herriraren hitzetan “bereziki kezkagarria da” espetxe arduradunen erabakia, “kontuan izanda alaba txikia duela Urkok, eta orain aita ikustera joateko egin beharko duen bidaia bakoitza 1.700 kilometrokoa izango dela”.
Elkarretaratzearen ondoren egin zuten herri bilgunearen aurkezpena. Taldeko arduradunak oholtzara igo eta handik azaldu zuten “Euskal Herri osoan eraiki den mugimendu herrikoia eta anitza” dela Herrira. Euren aldarrikapen guztiak egungo legedia aplikatuz lor daitezkeela azaldu zuten, eta honako eskaerak egin zituzten, besteak beste: “Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea; Espainiako zein Frantziako estatuetan bizi osorako espetxe zigorrarekin amaitzea; zigorraren bi heren eta hiru laurdenak bete dituzten presoak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzea”. Espainiako eta Frantziako gobernuei dei egin zieten “hasi den aro berrian gatazka konpontzeko modu positiboan eragiteko”.
Aurkezpena egin ondoren, pintxo jana egin zuten San Pedro kalean elkartutako lagunek eta, ondoren, hileko azken ostiralero egiten den bezala, afaria egin zuten Olagarro Elkartean euskal presoen alde.
Bidasoa osoan daude taldeak
Hondarribiko aurkezpenaren ondoren, Behe Bidasoa osora zabaldu da Herrira plataforma. Irungo taldea aurkeztu zuten lehendabizi komunikabideen aurrean, hilaren 21ean, eta joan den ostiralean egin zuten lehen deialdia. Zabaltza plazan dozenaka irundar elkartu ziren Herrirak egindako aldarrikapenekin bat egiteko.
Joan zen ostegunean, berriz, Behe Bidasoko eskuin ibarreko biztanleentzat izan zen hitzordua, Urruñako Posta etxean egin zen eskualdeko aurkezpenean. Urruña —eta Pausuko— herritarrez gain, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko bizilagunak elkartu ditu eskualdeko bilgune horrek.


