Nazioarteko Erdi Aroko Pintxoen V. Lehiaketa egingo dute asteburuan
Asteburuan Hondarribian Erdi Aroko V. Nazioarteko Pintxo Lehiaketa egingo dute, eta Erdi Aroko Hiri Eta Hiribilduen Sareko partaide diren hamabi hirietatik, hamar hiritako sukaldariek parte hartuko dute. Gorka Irisarri San Nikolas kantinako sukaldariak ordezkatuko du Hondarribia lehiaketan; horretan parte hartzeko baldintza bakarra Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea da. Irisarrik, martxoan hirian egin zen kanporaketan lortu zuen Hondarribia ordezkatzeko saria. «Jai eta kultur giroko asteburua antolatu dugu lehiaketaren inguruan, eta Ostalarien Elkarteak, Merkatarien Elkarteak eta Klink Elkarteak parte hartu dute zuzenean. Lehiaketa Klink elkartean egingo da, eta guztiei egindako lana eskertu nahi diet», adierazi du Txomin Sagarzazu Kultura eta Turismo arloko zuzendariak: «Guztion artean lehen mailako lehiaketa egin dezakegu eta asteburu berezia antola dezakegu». Alde Zaharrean eta Portuan Honakoak dira ekimenean parte hartuko duten establezimenduak: Batzokia, Etxeberria, Danontzat, Antxina, La Cantina de San Nikolas, Txantxangorri, Enbata, Gran Sol, Goxodenda eta Hondar. Hala, gastronomia ibilbide berezia prestatu dute: Damarri plazatik hasi, Alde Zaharrera igo, eta ondoren Portura jaitsi. Lehiatuko diren sukaldarien pintxo proposamenak dastatzeko aukera izango dute bide horrtean herritarrek, 2,5 euroan. «Lehiaketa larunbat goizean izango da Klink elkartean, hala, sareko hiri guztiei elkarte gastronomiko euskaldun bat ezagutzeko aukera emango diegu». Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatzen [...]
Asteburuan Hondarribian Erdi Aroko V. Nazioarteko Pintxo Lehiaketa egingo dute, eta Erdi Aroko Hiri Eta Hiribilduen Sareko partaide diren hamabi hirietatik, hamar hiritako sukaldariek parte hartuko dute. Gorka Irisarri San Nikolas kantinako sukaldariak ordezkatuko du Hondarribia lehiaketan; horretan parte hartzeko baldintza bakarra Erdi Aroan existitzen ziren produktuak erabilita egindako pintxoak aurkeztea da. Irisarrik, martxoan hirian egin zen kanporaketan lortu zuen Hondarribia ordezkatzeko saria.
«Jai eta kultur giroko asteburua antolatu dugu lehiaketaren inguruan, eta Ostalarien Elkarteak, Merkatarien Elkarteak eta Klink Elkarteak parte hartu dute zuzenean. Lehiaketa Klink elkartean egingo da, eta guztiei egindako lana eskertu nahi diet», adierazi du Txomin Sagarzazu Kultura eta Turismo arloko zuzendariak: «Guztion artean lehen mailako lehiaketa egin dezakegu eta asteburu berezia antola dezakegu».
Alde Zaharrean eta Portuan
Honakoak dira ekimenean parte hartuko duten establezimenduak: Batzokia, Etxeberria, Danontzat, Antxina, La Cantina de San Nikolas, Txantxangorri, Enbata, Gran Sol, Goxodenda eta Hondar. Hala, gastronomia ibilbide berezia prestatu dute: Damarri plazatik hasi, Alde Zaharrera igo, eta ondoren Portura jaitsi. Lehiatuko diren sukaldarien pintxo proposamenak dastatzeko aukera izango dute bide horrtean herritarrek, 2,5 euroan.
«Lehiaketa larunbat goizean izango da Klink elkartean, hala, sareko hiri guztiei elkarte gastronomiko euskaldun bat ezagutzeko aukera emango diegu».
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak antolatzen duen ekintzarik garrantzisuenetakoa da asteburuan Hondarribian egingo dutena, eta sarea osatzen duten hamabi herrietako hamar sukaldarik parte hartuko dute. Euskal Herriko kideak Hondarribia, Guardia (Araba) eta Lizarra (Nafarroa) dira; Espainiako Estatukoak, Sos del rey Catolico, Almazan, Siguenza, Pedraza, Consuegra, Coria eta Olivenza, eta Portugalgoak Vila Vicosa eta Marvao.

