Mugaritzek hirugarren tokian jarraitzen du
Munduko sukaldirik onenak Euskal Herrian daudela diote zenbaitek, eta horrenbestez, jatetxe onenak ere gurean daudela uler daiteke. Uste berekoa da Restaurant aldizkaria. Andoni Luis Adurizek zuzentzen duen Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeak munduko hirugarren onena izaten jarraitzen duela erabaki du. Aldizkari horrek munduko 50 jatetxe onenak izendatzen ditu. Mugaritzen aurretik Danimarkako jatetxe bat eta Kataluniako beste bat geratu dira: Kopenhageko Noma eta Gironako El Celler de Can Roca. Herenegun gauean eman zioten sari hori Adurizi Londresen egindako gala batean. Beste euskal herritar bat ere bazegoen han, Juan Mari Arzak. Berak zuzentzen duen Donostiako jatetxea zortzigarren tokian geratu da zerrenda horretan. El Bulli eta jatetxe onenak Adurizek saria jaso aurretik munduko jatetxe onenak Ferran Adriaren El Bulliren eraginpean daudela adierazi zuen: “El Bullik egin duen ekarpen handiena egungo gastronomiaren pentsamoldea aldatzea izan da”. Gaineratu zuenez, tresna berriak eman dizkie sukaldari garaikideei, “baina garrantzitsuena tresna horiekin zer egin jakitea da”. Hain zuzen, Aduriz bera Adriarekin lan egindakoa da, 1993tik 1994ra Kataluniako jatetxeko lantaldeko kide izan baitzen. Restaurant-en izendapenek sona handia daukate, eta Oscar sariekin alderatu daitezke, baina goi mailako sukaldaritzaren arloan. Mugaritz, hain zuzen, aurretik ere zerrenda horretan agertu izan da, eta iaz lortu zuen lehen aldiz hirugarren tokia. Lehen hamarren artean jartzea, berriz, [...]
Munduko sukaldirik onenak Euskal Herrian daudela diote zenbaitek, eta horrenbestez, jatetxe onenak ere gurean daudela uler daiteke. Uste berekoa da Restaurant aldizkaria. Andoni Luis Adurizek zuzentzen duen Errenteria-Oreretako Mugaritz jatetxeak munduko hirugarren onena izaten jarraitzen duela erabaki du. Aldizkari horrek munduko 50 jatetxe onenak izendatzen ditu.
Mugaritzen aurretik Danimarkako jatetxe bat eta Kataluniako beste bat geratu dira: Kopenhageko Noma eta Gironako El Celler de Can Roca.
Herenegun gauean eman zioten sari hori Adurizi Londresen egindako gala batean. Beste euskal herritar bat ere bazegoen han, Juan Mari Arzak. Berak zuzentzen duen Donostiako jatetxea zortzigarren tokian geratu da zerrenda horretan.
El Bulli eta jatetxe onenak
Adurizek saria jaso aurretik munduko jatetxe onenak Ferran Adriaren El Bulliren eraginpean daudela adierazi zuen: “El Bullik egin duen ekarpen handiena egungo gastronomiaren pentsamoldea aldatzea izan da”. Gaineratu zuenez, tresna berriak eman dizkie sukaldari garaikideei, “baina garrantzitsuena tresna horiekin zer egin jakitea da”. Hain zuzen, Aduriz bera Adriarekin lan egindakoa da, 1993tik 1994ra Kataluniako jatetxeko lantaldeko kide izan baitzen.
Restaurant-en izendapenek sona handia daukate, eta Oscar sariekin alderatu daitezke, baina goi mailako sukaldaritzaren arloan. Mugaritz, hain zuzen, aurretik ere zerrenda horretan agertu izan da, eta iaz lortu zuen lehen aldiz hirugarren tokia. Lehen hamarren artean jartzea, berriz, 2006an lortu zuen.
Mugaritz Euskal Herriko jatetxe onenen artean dago, bi Michelin izarrekin.

