Lakaxitak Inoren ero ni eta Sacco taldeen kontzertua antolatu du ostiralerako
Lakaxita gaztetxeak kontzertu bikoitza antolatu du etzi gauerako. Sacco hirukote irundarra izango da taulara igotzen lehena. Talde berria da baina beste talde batzuetan eskarmentua daukaten musikariek osatzen dute, Lisabö eta Küm, esaterako. Ondoren ...
Lakaxita gaztetxeak kontzertu bikoitza antolatu du etzi gauerako. Sacco hirukote irundarra izango da taulara igotzen lehena. Talde berria da baina beste talde batzuetan eskarmentua daukaten musikariek osatzen dute, Lisabö eta Küm, esaterako. Ondoren Inoren ero ni ariko da, Bidehuts argitaletxeko hari bitxietako bat, Bap! tale mitikoaren errautsetatik sortutakoa. 22:00etan hasiko da kontzertua.

