JJ de Garayren margo lanak ikusgai Otzaskin
Duela 35 urte, Fernando Artolak Bordari-k lagundutako Otzaski eskultore eta margolari elkartea sortu zuten. Orain arte, galeria Arma plazan izan badute ere, lokala lekuz aldatu dute, Damarri kalera. Bertan, datorren astelehenean, JJ de Garayren margo e...
Duela 35 urte, Fernando Artolak Bordari-k lagundutako Otzaski eskultore eta margolari elkartea sortu zuten. Orain arte, galeria Arma plazan izan badute ere, lokala lekuz aldatu dute, Damarri kalera. Bertan, datorren astelehenean, JJ de Garayren margo erakusketa inauguratuko dute. De Garayk nazioarteko lehiaketetan parte hartu, eta pintura arloko sariak eskuratu ditu. Hala, margolariaren lanak ikusi nahi dituztenek hilaren 20ra arte izango dute irekita erakusketa.

