Gutuna: “Plan orokorraren balorazioa”
Duela zortzi urte, 2004. urteko otsailean, aldundiak Oreretako Plan Orokorra onartu zuen, hainbat eragile politikoren eta sozialen ezezkoa jaso zuen plana, hain zuzen. Balantzea egiteko garaia da, beraz, plan orokorra indarrean egoteko epea gainditu baita. Besteak beste, aipatu zortzi urteetan egiteko, aurreikusten ziren etxebizitzen kopurua zehazten zuen plan horrek, lau urteko bi tartetan gauzatzeko aukera emanez, eta guztira, 2.932 etxebizitza egitea agintzen zuen. Etxebizitza horiek mota hauetakoak ziren: - Babes Ofizialeko Etxebizitzak: 1.479. - Etxebizitza Libreak: 1.453. - Familia bakarreko Etxebizitza Libreak: 284. -Etxebizitzak, guztira: 2.932. Etxebizitza gaiaren inguruan zehaztapen bi: Plan Orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzek eta etxebizitza libreek ia portzentaje berdina dutela, bata; eta etxebizitza hutsen kopurua handiegia dela, bestea. Horiek ez al zuten aipatu eragileen jarrera justifikatzen? Baina, helburuari lotuz, zein izan da planaren emaitza? Izandako emaitzak ezin ditugunez epeka aztertu, lekua mugatua delako, datu orokorrez hitz egingo dugu. Planaren iraupenaren barruan dagoen egoera honakoa da: - Babes Ofizialeko Etxebizitzak: planean, 1.479; eginak 459; egiten 0 (%31). - Etxebizitza Libreak: planean, 1.169; eginak, 420; egiten, bederatzi (%36). - Familia bakarreko Etxebizitza Libreak: planean, 284; eginak, 91; egiten 0. (%32) - Etxebizitzak, guztira: planean, 2.932; eginak 970 eta egiten bederatzi (%33,1). Datu horiek planaren emaitza kaskarren isla dira. Etxebizitzaren [...]
Duela zortzi urte, 2004. urteko otsailean, aldundiak Oreretako Plan Orokorra onartu zuen, hainbat eragile politikoren eta sozialen ezezkoa jaso zuen plana, hain zuzen. Balantzea egiteko garaia da, beraz, plan orokorra indarrean egoteko epea gainditu baita.
Besteak beste, aipatu zortzi urteetan egiteko, aurreikusten ziren etxebizitzen kopurua zehazten zuen plan horrek, lau urteko bi tartetan gauzatzeko aukera emanez, eta guztira, 2.932 etxebizitza egitea agintzen zuen. Etxebizitza horiek mota hauetakoak ziren:
– Babes Ofizialeko Etxebizitzak: 1.479.
– Etxebizitza Libreak: 1.453.
– Familia bakarreko Etxebizitza Libreak: 284.
-Etxebizitzak, guztira: 2.932.
Etxebizitza gaiaren inguruan zehaztapen bi: Plan Orokorreko Babes Ofizialeko etxebizitzek eta etxebizitza libreek ia portzentaje berdina dutela, bata; eta etxebizitza hutsen kopurua handiegia dela, bestea. Horiek ez al zuten aipatu eragileen jarrera justifikatzen?
Baina, helburuari lotuz, zein izan da planaren emaitza? Izandako emaitzak ezin ditugunez epeka aztertu, lekua mugatua delako, datu orokorrez hitz egingo dugu. Planaren iraupenaren barruan dagoen egoera honakoa da:
– Babes Ofizialeko Etxebizitzak: planean, 1.479; eginak 459; egiten 0 (%31).
– Etxebizitza Libreak: planean, 1.169; eginak, 420; egiten, bederatzi (%36).
– Familia bakarreko Etxebizitza Libreak: planean, 284; eginak, 91; egiten 0. (%32)
– Etxebizitzak, guztira: planean, 2.932; eginak 970 eta egiten bederatzi (%33,1).
Datu horiek planaren emaitza kaskarren isla dira. Etxebizitzaren beharrari erantzuteko, zortzi urte horietarako onartutako Plan Orokorra ezinbestekoa zela argudiatu zuten, baina, hiru etxebizitzatatik bat besterik ez dute egin.
Ondorioz, alde batetik, plana onartu zutenek aurreikusi zuten etxebizitza kopuruaren inguruan sekulako hutsa egin dute, gehiegizko kopurua ezarri baitzuten; eta, bestetik, herritarren beharrei erantzuteko orduan ere ez du balio izan Plan Orokorrak, babes ofizialeko etxebizitza gehiago behar baitzen (alokairuzkoak barne), eta hemen etxebizitza libreak lehenetsi baitituzte.
Plan Orokorraren iraupena urte honetako otsailean bukatu da eta berraztertzeak bukatua egon beharko luke, baina aurreko udal gobernu taldeak izan duen gaitasun eza puntu honetaraino ere zabaldu da. Berraztertzea betebeharra izateaz gain, epea gainditua baitago, ezinbestekoa da herritarrek duten beharrei erantzun egokia eman ahal izateko, indarrean dagoen plana dauden beharretik urrun dagoelako eta herriarentzat ere kaltegarria delako.

