Galtzarabordako igerilekua itxita etzidamu, eguerditik aurrera
Sara Carracelas Txapelketa egingo dutela eta, Galtzarabordako Kiroldegiko igerilekua etzidamu, eguerditik aurrera, itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Hori dela eta, bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izang...
Sara Carracelas Txapelketa egingo dutela eta, Galtzarabordako Kiroldegiko igerilekua etzidamu, eguerditik aurrera, itxita egongo dela jakinarazi du udalak. Hori dela eta, bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute egun osoan. Galtzarabordako Kiroldegiko gainontzeko instalazioak zabalik izango dira ohiko ordutegietan.

