Euriak bakean utzi ditu dantzariak
Egunotan euria besterik ez du bota, baina atzo goizean, behintzat, atseden hartzea erabaki zuen, Dantzari Txiki Egunaren mesedetan. Horrenbestez, giro eguzkitsuan egin ahal izan zuten bai dantzarien desfilea eta baita emanaldia ere. Ereintza elkarte antolatzaileak 400 dantzari gonbidatu zituen ekimenera, eta 10:30ean elkartu ziren Koldo Mitxelena plazan. Euskal Herriko txoko askotatik etorritako hamar talde bildu ziren: Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa… Talde bakoitzak bere dantzari jantzia zeraman soinean, eta kolore barietate handiz margotu zituzten herriko kaleak dantza egiten zuten bitartean. Ezer egin aurretik, baina, indarrak hartu behar ziren, eta Koldo Mitxelena plazan bertan hamaiketakoa egin zuten. Gero, taldeka ilaran jarri, eta trikitilari eta txistularien doinuekin atera ziren Erdialdeko kaleak zeharkatzera. Alaberga auzoraino iritsi ziren gurasoen txalo artean, eta hortik, berriro, Erdialdera jo zuten, Biteri kaletik. Xenpelar kalera iritsitakoan, geldialdia egin zuten, eta han, agurrarekin hasi eta beste zenbait dantza egin zituzten. Hurrengo eta azken helmuga, berriz, Zumardia zen. Han zuten programatuta emanaldi nagusia. Egunotan euriagatik plastikoz tapatuta egon den oholtzaren gainean euren gaitasuna erakutsi zuten, eta askotariko dantzak egin zituzten ikusleen gozamenerako. Ehunka guraso zeuden biribilean haurrak inguratzen argazkiak eta bideoak ateratzen ari ziren bitartean. Banan-banan pasatu ziren talde guztiak, eta guztiek euren egitekoak egin zituztenean, txalo zaparrada artean agurtu zituzten ikusleek. [...]
Egunotan euria besterik ez du bota, baina atzo goizean, behintzat, atseden hartzea erabaki zuen, Dantzari Txiki Egunaren mesedetan. Horrenbestez, giro eguzkitsuan egin ahal izan zuten bai dantzarien desfilea eta baita emanaldia ere.
Ereintza elkarte antolatzaileak 400 dantzari gonbidatu zituen ekimenera, eta 10:30ean elkartu ziren Koldo Mitxelena plazan. Euskal Herriko txoko askotatik etorritako hamar talde bildu ziren: Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa… Talde bakoitzak bere dantzari jantzia zeraman soinean, eta kolore barietate handiz margotu zituzten herriko kaleak dantza egiten zuten bitartean.
Ezer egin aurretik, baina, indarrak hartu behar ziren, eta Koldo Mitxelena plazan bertan hamaiketakoa egin zuten. Gero, taldeka ilaran jarri, eta trikitilari eta txistularien doinuekin atera ziren Erdialdeko kaleak zeharkatzera.
Alaberga auzoraino iritsi ziren gurasoen txalo artean, eta hortik, berriro, Erdialdera jo zuten, Biteri kaletik. Xenpelar kalera iritsitakoan, geldialdia egin zuten, eta han, agurrarekin hasi eta beste zenbait dantza egin zituzten.
Hurrengo eta azken helmuga, berriz, Zumardia zen. Han zuten programatuta emanaldi nagusia. Egunotan euriagatik plastikoz tapatuta egon den oholtzaren gainean euren gaitasuna erakutsi zuten, eta askotariko dantzak egin zituzten ikusleen gozamenerako. Ehunka guraso zeuden biribilean haurrak inguratzen argazkiak eta bideoak ateratzen ari ziren bitartean. Banan-banan pasatu ziren talde guztiak, eta guztiek euren egitekoak egin zituztenean, txalo zaparrada artean agurtu zituzten ikusleek.
Bazkaria eta dantzaldia
Ekitaldi nagusiaren ondoren, erretiratu egin ziren, bazkaltzera. Ereintzak jakinarazi zuenez, haurrek herriko elkarteetan bazkaltzekoak ziren, eta antolatzaileek, berriz, Landare elkartean egin zuten otordua.
Sabela bete beharra zegoen arratsaldean ere gorputza mugitzen jarraitu ahal izateko. Izan ere, bazkaldu ondoren Modestoren eskutik dantzaldia zeukaten programatuta Zumardian.
Eta egun osoan kaleak musikaz eta dantzaz alaitu eta gero, datorren urtera arte agurtu ziren dantzari txikiak.

