Bidasoko Herrirako taldeak lanean hasi dira
Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean Hondarribiko San Pedro kalean. Hondarribiko aurkezpenaren ondoren, Behe Bidasoa osora zabaldu da Herrira plataforma. Irungo taldea aurkeztu zuten lehendabizi komunikabideen aurrean, hilaren 21ean, eta joan den ostiralean egin zuten lehen deialdia. Zabaltza plazan dozenaka irundar elkartu ziren Herrirak egindako aldarrikapenekin bat egiteko. Irungo herri bilguneko arduradunen esanetan, hilabeteak pasatu dituzte taldea prestatzen, euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa abiapuntutzat hartuz: “Gure herrian inoiz egin den manifestazio jendetsuenetakoa izanik, aurrera egiteko garaia dela eta herriak bide horretan parte hartu nahi duela ikusi genuen. Horrela sortu da Herrira. Irungo bilgunea talde zabala da, askotariko pertsonek eta hainbat sentsibilitatekoek osatua, baina helburu bakar batek elkartzen ditu; hots, euskal presoen salbuespen neurriekin bukatzea”. Joan zen ostegunean, berriz, Behe Bidasoko eskuin ibarreko biztanleentzat izan zen hitzordua, Urruñako Posta etxean egin zen eskualdeko aurkezpenean. Urruña —eta Pausuko— herritarrez gain, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko bizilagunak elkartu ditu eskualdeko bilgune horrek.
Hileroko azken ostiraletako kartelada probestuta, “euskal preso politikoen salbuespen egoerarekin amaitzea” helburu duen Herrira herri mugimenduaren Hondarribiko taldearen aurkezpena egin zuten aurreko ostiralean Hondarribiko San Pedro kalean. Hondarribiko aurkezpenaren ondoren, Behe Bidasoa osora zabaldu da Herrira plataforma. Irungo taldea aurkeztu zuten lehendabizi komunikabideen aurrean, hilaren 21ean, eta joan den ostiralean egin zuten lehen deialdia. Zabaltza plazan dozenaka irundar elkartu ziren Herrirak egindako aldarrikapenekin bat egiteko.
Irungo herri bilguneko arduradunen esanetan, hilabeteak pasatu dituzte taldea prestatzen, euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon urtarrilaren 7an egin zen manifestazioa abiapuntutzat hartuz: “Gure herrian inoiz egin den manifestazio jendetsuenetakoa izanik, aurrera egiteko garaia dela eta herriak bide horretan parte hartu nahi duela ikusi genuen. Horrela sortu da Herrira. Irungo bilgunea talde zabala da, askotariko pertsonek eta hainbat sentsibilitatekoek osatua, baina helburu bakar batek elkartzen ditu; hots, euskal presoen salbuespen neurriekin bukatzea”.
Joan zen ostegunean, berriz, Behe Bidasoko eskuin ibarreko biztanleentzat izan zen hitzordua, Urruñako Posta etxean egin zen eskualdeko aurkezpenean. Urruña —eta Pausuko— herritarrez gain, Hendaia, Biriatu, Ziburu eta Donibane Lohizuneko bizilagunak elkartu ditu eskualdeko bilgune horrek.


