Odola ematera deitu dituzte herritarrak
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango dute bihar herritarrek. Bi deialdi izaten dira hilabete hasieran, baina maiatzean bakarra egingo dute, biharkoa, hain zuzen: 18:30etik 20:30era egongo dira Beraungo anbulatorioa...
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, odola emateko aukera izango dute bihar herritarrek. Bi deialdi izaten dira hilabete hasieran, baina maiatzean bakarra egingo dute, biharkoa, hain zuzen: 18:30etik 20:30era egongo dira Beraungo anbulatorioan.
Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera, batik bat, oraindik odol emaile ez direnak. Gogorarazi du Errenteria-Orereta dela odol emaile gutxien dituen herrietako bat.

