Mugaritz munduko jatetxe onenen artean
Andoni Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxea, munduko hirugarren onena aukeratu du Londresko Restaurant aldizkariak. Atzo jakinarazi zuen munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda aldizkari horrek, San Pellegrino sariak banatzeko egindako ekitaldian. Mu...
Andoni Aduriz sukaldariaren Mugaritz jatetxea, munduko hirugarren onena aukeratu du Londresko Restaurant aldizkariak. Atzo jakinarazi zuen munduko 50 jatetxerik onenen zerrenda aldizkari horrek, San Pellegrino sariak banatzeko egindako ekitaldian. Mugaritzek gora egin du onenen zerrendan, izan ere, joan den urtean bosgarren sailkatu zen 50 jatetxe onenen artean. Mugaritz hirugarren izendatu dute aurten Danimarkako René Redzepi sukaldariaren Noma jatetxea eta Kataluniako Joan Roca sukaldariaren El Cellerren ondotik.

