Isunak jartzeko sistema «onartezina» dela salatu du Hondarribiko Bilduk
Bentako TAOa dela-eta sortu den eztabaidaren harira, Bilduk gobernu taldearen jarrera salatu du. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren ustez, udal gobernu taldeak «mendeku politiko bezala» berriz ere Bentan isunak jartzeko agindua eman dio Udaltzaingoari. Izan ere, Bilduk martxoaren 21ean egindako ohar bidezko adierazpenetan esan zuen udalak ezin zuela TAO Bentan kobratu, Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena agortuta zegoelako martxoaren 15etik: «Bildu ez dago TAO sistemaren kontra, baizik eta Hondarribiko Udalaren TAO ereduaren kontra». Hala, Bilduk salatu du udaltzainek jarritako isunetan ez duela Bentan jarri direla jartzen, Matxin Artzu kalean baizik: «Oso-oso larria iruditzen zaigu hori. Onartezina eta legez kontrakoa da». Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena bukatu zenean, Udaltzaingoak Bentako TAO kudeatzeari utzi zion, baina makinak ez zituzten desaktibatu. «Hiritarren artean aldeak sortu ziren. TAO ordaindu behar ez zela ez zekitenek ordaindu egiten zuten, eta hori zekitenek ez zuten ordaintzen». Hori salatu zuen Bilduk, eta horren harira, udal gobernuaren «mendeku horren ordaintzaileak» hiritarrak izan direla nabarmendu du, «udal gobernuak egoera horren aurrean eduki behar duen jokabidea ez baitu publikoki agertu».
Bentako TAOa dela-eta sortu den eztabaidaren harira, Bilduk gobernu taldearen jarrera salatu du. Hala, Ibai Labaien buru duen koalizioaren ustez, udal gobernu taldeak «mendeku politiko bezala» berriz ere Bentan isunak jartzeko agindua eman dio Udaltzaingoari.
Izan ere, Bilduk martxoaren 21ean egindako ohar bidezko adierazpenetan esan zuen udalak ezin zuela TAO Bentan kobratu, Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena agortuta zegoelako martxoaren 15etik: «Bildu ez dago TAO sistemaren kontra, baizik eta Hondarribiko Udalaren TAO ereduaren kontra». Hala, Bilduk salatu du udaltzainek jarritako isunetan ez duela Bentan jarri direla jartzen, Matxin Artzu kalean baizik: «Oso-oso larria iruditzen zaigu hori. Onartezina eta legez kontrakoa da».
Martxoaren 15ean Jaurlaritzaren eta udalaren arteko hitzarmena bukatu zenean, Udaltzaingoak Bentako TAO kudeatzeari utzi zion, baina makinak ez zituzten desaktibatu. «Hiritarren artean aldeak sortu ziren. TAO ordaindu behar ez zela ez zekitenek ordaindu egiten zuten, eta hori zekitenek ez zuten ordaintzen». Hori salatu zuen Bilduk, eta horren harira, udal gobernuaren «mendeku horren ordaintzaileak» hiritarrak izan direla nabarmendu du, «udal gobernuak egoera horren aurrean eduki behar duen jokabidea ez baitu publikoki agertu».


