Eider Perez euskal presoaren lagunek istripua izan dute Cordobarako bidean
Eider Perez euskal presoa ikustera zihoazen lagunek istripua izan zutela jakinarazi du Oreretako Herrira bilguneak. Briviesca (Burgos, Espainia) inguruan zirenean, autoko gurpila bat lehertu zenean izan zuten istripua. Perezen lagunek Cordobako espetxe...
Eider Perez euskal presoa ikustera zihoazen lagunek istripua izan zutela jakinarazi du Oreretako Herrira bilguneak. Briviesca (Burgos, Espainia) inguruan zirenean, autoko gurpila bat lehertu zenean izan zuten istripua. Perezen lagunek Cordobako espetxean zuten bisitara heltzea lortu zuten. Honakoa, pasa den asteburuan, “sakabanaketa politikak eragindako” laugarren istripua da.

