Don Boscokoek hiru sari lortu dituzte Granabot robotika lehiaketan
Don Boscoko elektronikako ikasle Aitor Dominguez errenteriarrak eta Ruben Morillo zarauztarrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin...
Don Boscoko elektronikako ikasle Aitor Dominguez errenteriarrak eta Ruben Morillo zarauztarrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin eta belozistetan, berriz, Azkarrena2 robotarekin laugarrena. Horrekin batera, beste saria lortu zuten Don Boscokoek, Laberintoaren proban Wally hirugarren sailkatu baitzen.
Don Boscotik “proiektuetan oinarritutako metodologiaren” emaitzak nabarmendu dituzte, eta sariak, bide horretan “ilusio handiagoarekin” jarraitzeko pizgarria direla zehaztu dute.

