Dantzariak eguzkiaren goxotasunean
Egunotako euritik libratu da Dantzari Txiki Eguna, eta eguzkipean aritu dira Ereintza elkarte antolatzaileak gonbidatu dituen 400 partaideak dantzan. 10:30ean bildu dira Koldo Mitxelena plazan, eta hamaiketakoarekin indarrak hartu ostean, Erdialdeko k...
Egunotako euritik libratu da Dantzari Txiki Eguna, eta eguzkipean aritu dira Ereintza elkarte antolatzaileak gonbidatu dituen 400 partaideak dantzan. 10:30ean bildu dira Koldo Mitxelena plazan, eta hamaiketakoarekin indarrak hartu ostean, Erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte desfilean. Abiapuntutik Alabergaraino joan dira, eta Biteri kaletik barrena Xenpelar kalean aurreskua dantzatu dute, beste zenbait dantzekin batera.
12:30ak aldera Zumardira joatekoak dira han hamabi dantzako egitaraua egiteko. Ondoren, bazkaldu egingo dute, eta arratsaldean dantzan segitzeko gogoa duenak Modestoren musikarekin egiteko aukera izango du.

