Mugaritz munduko ehun jatetxe onenen zerrendarako hautagaia da
Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko arduraduna Londresen da egunotan, Errenteria-Oreretan duen jatetxea munduko ehun jatetxe onenen zerrendarako hautagaia delako. Zerrenda hori Restaurant aldizkariak argitaratzen du. Gaur, hain zuzen, Adurizek adierazi du El Bullik eraginda daudela munduko jatetxe onenak: “El Bullik egin duen ekarpen handiena egungo gastronomiaren pentsamoldea aldatzea izan da”. Gaineratu duenez, tresna berriak eman dizkie sukaldari garaikideei, “baina garrantzitsuena tresna horiekin zer egin jakitea da”.
Andoni Luis Aduriz Mugaritz jatetxeko arduraduna Londresen da egunotan, Errenteria-Oreretan duen jatetxea munduko ehun jatetxe onenen zerrendarako hautagaia delako. Zerrenda hori Restaurant aldizkariak argitaratzen du.
Gaur, hain zuzen, Adurizek adierazi du El Bullik eraginda daudela munduko jatetxe onenak: “El Bullik egin duen ekarpen handiena egungo gastronomiaren pentsamoldea aldatzea izan da”. Gaineratu duenez, tresna berriak eman dizkie sukaldari garaikideei, “baina garrantzitsuena tresna horiekin zer egin jakitea da”.