Jai Batzordearen lehen bileran 25 talde bildu dira
Madalenetako Jai Batzordea antolatzeko deialdiari 25 taldek erantzun die. Ostiralean egin zuten lehen bilkura, eta Irune Balentziaga kultur zinegotziak partaideei jakinarazi zien, batzorde horretan hartuko direla herriko jaien gaineko erabaki garrantzitsuenak. Bilera horretan iazko balantze ekonomikoaren berri eman zuten, eta aurtengo aurrekontuaren berri eman zien: udalak 121.000 euro edukiko ditu jaiak prestatzeko, eta herriko elkarteei, berriz, 43.000 euroko laguntza emango die udalak. Jai Batzordearen egitekoa izango da diru hori zertan gastatuko den erabakitzea. Horrekin lotuta, herriko plano bat banatu zitzaien partaideei espazioen gainean erabakiak hartzeko Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da, eta azkena, maiatzaren 25ean, bata zein bestea 17:30ean, Xenpelar Etxean.
Madalenetako Jai Batzordea antolatzeko deialdiari 25 taldek erantzun die. Ostiralean egin zuten lehen bilkura, eta Irune Balentziaga kultur zinegotziak partaideei jakinarazi zien, batzorde horretan hartuko direla herriko jaien gaineko erabaki garrantzitsuenak.
Bilera horretan iazko balantze ekonomikoaren berri eman zuten, eta aurtengo aurrekontuaren berri eman zien: udalak 121.000 euro edukiko ditu jaiak prestatzeko, eta herriko elkarteei, berriz, 43.000 euroko laguntza emango die udalak. Jai Batzordearen egitekoa izango da diru hori zertan gastatuko den erabakitzea. Horrekin lotuta, herriko plano bat banatu zitzaien partaideei espazioen gainean erabakiak hartzeko
Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da, eta azkena, maiatzaren 25ean, bata zein bestea 17:30ean, Xenpelar Etxean.