Ia ezertarako balio ez duen emaitza bikaina
Atzora arte Anduvan jokatutako hamazazpi partidetatik hamabi irabazi, lau berdindu eta bakarra galduta zituen Mirandes liderrak. Atzo arratsaldean Rean Unionek liderraren zelaian lortutako emaitza (2-2) oso ona izan zen, baina gehiago behar zuen, hiru puntuak behar zituen Irungo taldeak. Mirandesek, bere aldetik, atzoko garaipenarekin Ligako txapela jantzi du, bi partidaren faltan, zortzi puntu ateratzen dizkio bigarren den Ponferradinari. Jaitsiera promozio postuan ez bukatzeko lehia bizian dauden hiru taldeek emaitza desberdinak lortu dituzte asteburuan. Hemendik bi astera jakingo dugu Real Unionen berdinketako puntuak zerbaiterako balio izango duen ala ez, baina momentuz toki berean jarraitzeko nahikoa da, eta ez da gutxi; galdu izanez gero, Real Bk aurrea hartuko lioke, eta Palenciarekin promozioan leudeke txuri-beltzak. Palenciak aurreko jardunaldian utzi zuen aspaldiko partez promozio postua, baina poza ez da luzerako izan. Sestaon galduta (3-2), sailkapeneko hamaseigarren postura itzuli dira gaztelarrak. Jardunaldia hasi aurretik promozio postuan zegoenarentzat izan zen emaitzarik onena, Real Brentzat. Garaipen bikaina eskuratu zuen Torrelavegan (0-1), eta, sailkapenean bi koska gora eginez gain, Gimnastika eurekin lehiatzera behartu du. Azken bost partidetatik bi irabazi eta hiru berdindu ditu Sansek. Eta jaitsiera postuetan dagoen lehen taldeak, Arandinak, Salamancan galdu zuen (2-1) eta geratzen diren bi partidak irabazi eta aurkarietako baten biak galtzea beharko luke [...]
Atzora arte Anduvan jokatutako hamazazpi partidetatik hamabi irabazi, lau berdindu eta bakarra galduta zituen Mirandes liderrak. Atzo arratsaldean Rean Unionek liderraren zelaian lortutako emaitza (2-2) oso ona izan zen, baina gehiago behar zuen, hiru puntuak behar zituen Irungo taldeak.
Mirandesek, bere aldetik, atzoko garaipenarekin Ligako txapela jantzi du, bi partidaren faltan, zortzi puntu ateratzen dizkio bigarren den Ponferradinari.
Jaitsiera promozio postuan ez bukatzeko lehia bizian dauden hiru taldeek emaitza desberdinak lortu dituzte asteburuan. Hemendik bi astera jakingo dugu Real Unionen berdinketako puntuak zerbaiterako balio izango duen ala ez, baina momentuz toki berean jarraitzeko nahikoa da, eta ez da gutxi; galdu izanez gero, Real Bk aurrea hartuko lioke, eta Palenciarekin promozioan leudeke txuri-beltzak.
Palenciak aurreko jardunaldian utzi zuen aspaldiko partez promozio postua, baina poza ez da luzerako izan. Sestaon galduta (3-2), sailkapeneko hamaseigarren postura itzuli dira gaztelarrak.
Jardunaldia hasi aurretik promozio postuan zegoenarentzat izan zen emaitzarik onena, Real Brentzat. Garaipen bikaina eskuratu zuen Torrelavegan (0-1), eta, sailkapenean bi koska gora eginez gain, Gimnastika eurekin lehiatzera behartu du. Azken bost partidetatik bi irabazi eta hiru berdindu ditu Sansek.
Eta jaitsiera postuetan dagoen lehen taldeak, Arandinak, Salamancan galdu zuen (2-1) eta geratzen diren bi partidak irabazi eta aurkarietako baten biak galtzea beharko luke datorren urtean Bigarren B Mailan jarraitzeko. Gauzak horrela, Arandina izan daiteke laugarren taldea jaisten (Lemoa, Burgos eta Segovianarekin), eta Gimnastica, Real Union, Sanse eta Palenciaren artean erabaki beharko litzateke zein taldek jokatu beharko duen promozioa.
Sailkapena
- 11. Osasuna B. 47 puntu
- 12. Zamora. 46 puntu.
- 13. Gimnastica. 45 puntu.
- 14. Real Union. 44 puntu.
- 15. Real B. 44 puntu.
- 16. Palencia. 43 puntu (promozioko postua)
- 17. Arandina. 39 puntu (jaitsierako lehen postua)
Segoviana, Burgos eta Lemoak jada ez daukate mailari eusteko aukerarik