Asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko ditu udalak
Bertako erleei erasotzen dieten asiar liztorrak harrapatzeko udalak tranpak jarriko dituela jakinarazi du Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotziak. Tranpa horiek herriko zenbait parke eta lorategietan jarriko dituzte. Diezek gogorarazi duenez, Frantziatik etorri den liztor mota hori “oso erasokor eta arriskutsua da” bertako erleentzat. Tranpa horien bidez ahalik eta erle erregin gehien harrapatzea espero dute, “etorkizunean ahalik eta kabi gutxien egin ditzaten”. Horrez gain, harrapatzen dituzten liztorren kopuruaren berri emango die Gipuzkoako erlezain elkarteari zein bestelako erakundeei “ondorioak atera eta behar diren neurriak azter daitezen”. Herritarrengana ere zuzendu da udala, eta liztorren kabirik ikusiz gero jakinarazteko eskatu die.
Bertako erleei erasotzen dieten asiar liztorrak harrapatzeko udalak tranpak jarriko dituela jakinarazi du Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotziak. Tranpa horiek herriko zenbait parke eta lorategietan jarriko dituzte.
Diezek gogorarazi duenez, Frantziatik etorri den liztor mota hori “oso erasokor eta arriskutsua da” bertako erleentzat.
Tranpa horien bidez ahalik eta erle erregin gehien harrapatzea espero dute, “etorkizunean ahalik eta kabi gutxien egin ditzaten”. Horrez gain, harrapatzen dituzten liztorren kopuruaren berri emango die Gipuzkoako erlezain elkarteari zein bestelako erakundeei “ondorioak atera eta behar diren neurriak azter daitezen”.
Herritarrengana ere zuzendu da udala, eta liztorren kabirik ikusiz gero jakinarazteko eskatu die.