Zabaldu ditu ateak Eskulangintza Azokak
Zabaldu dute ofizialki azoka
Arratsaldeko lau eta erdietan ireki badute ere, 18:00etan egin zabaldu dute Eskulangintza Azoka ofizialki. Ereintza elkarteko ordezkariekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Joseba Amondarain, Julen Mendoza alkatea eta udal ordezkariak, eta Kutxako ordezkariak hartu dute parte ekitaldi ofizialean. Amondarainek aldundiak artisauekin duen konpromisoa berrestearekin batera, “asteburu luzea” eta “negozio ona” opa die Merkatuzarren bildutako artisauei. Julen Mendozak, bere aldetik, ongietorria eman die artisauei eta azokaren protagonista beraiek direla esanda, azokak udalerriarentzat duen garrantzia nabarmendu du. Horren harira, Ereintza elkartea zoriondu du, “lortu duelako 34 urtez, gure herrian zein herritik kanpo ezaguna bihurtu den azoka antolatzea”. Halaber, Aldundiari eta Kutxari ere eman dizkio eskerrak Mendozak, Eskulangintza Azoka laguntzeagatik.