Ordu erdi barru zabalduko dute Eskulangintza azoka
Ordu erdi barru zabalduko dute Eskulangintza azoka
Arratsaldeko lau eta erdietan zabalduko ditu ateak Eskulangintza Azokaren 34. aldiak. Ereintza elkarteak antolatuta, Euskal Herriko artisau azoka garrantzitsuenetarikoa da Errenterian egiten dena. Aurten 50 artisau ariko dira guztira beraien lanak zein egiteko prozesua erakusten, eta horietatik hemeretzik lehenengo aldiz hartuko dute parte azokan. Eltzegintza eta Zeramika izan dira aurtengo azokak nabarmenduko dituenak eta halakoak lantzen dituzten hamar artisauen postu izango dira Merkatuzarren. Azoka, gaur arratsaldetik hasita, asteartera arte izango da zabalik goiz eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara eta 8.000 bisitari inguru jasotzea espero dute antolatzaileek.