Donboscokoak saridun, Granabot robotika lehiaketan
Donboscoko ikasleak Granabot 2012 lehiaketan izan dira
Donboscoko elektronikako ikasle diren Aitor Dominguez errenteriarra eta Ruben Morillo zarauzatrrak, hainbat sari eskuratu dituzte joan den astean Granadan egindako Granabot Lehiaketan. Minisumoen mailan, hirugarren postua lortu zuten Terminator robotarekin eta belozistetan berriz, Azkarrena2 robotak laugarren postua eskuratu zuen. Horrekin batera, beste hirugarren postu bat lortu zuten donboskokoek Granadako lehiaketan, Laberintoaren frogan Wally hirugarren sailkatu baitzen beste 11 lehiakideren artean.
D0nboscoko arduradunek “proiektuetan oinarritutako metodologiak” dituen emaitzak nabarmendu dituzte, eta jasotako sari hauek, bide horretan “ilusio handiagoarekin” jarraitzeko pizgarria direla zehaztu dute.
Kabian izango dira
Azken urteetan Don Boscoko ikasle eta irakasleek egindako proiektuak ikusteko aukera izango dute bestalde, maiatzaren 25ean eta 26an Kabia Espazio Kreaktibora hurbiltzen diren guztiek. Bi egun horietarako Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia azoka antolatu du Donboscok Pontikako orubean izango den Kabia egituran.