Hollande nagusi Hendaian eta Biriatun
Frantziako Alderdi Sozialistak (PS) lortu zituen atzo boto gehien Frantziako Estatuko presidentzia hauteskundeetako lehen itzulian Hendaian eta Biriatun. Hendaian 2.225 bozka lortu zituen PSko zerrendaburu Francois Hollandek (%35,42), eta UMPko Nicolas...
Frantziako Alderdi Sozialistak (PS) lortu zituen atzo boto gehien Frantziako Estatuko presidentzia hauteskundeetako lehen itzulian Hendaian eta Biriatun.
Hendaian 2.225 bozka lortu zituen PSko zerrendaburu Francois Hollandek (%35,42), eta UMPko Nicolas Sarkozyk 1.194 (%19,01). Ezkerreko Fronteko hautagai Jean Luc Melenchonek 1.110 bozkaren babesa jaso zuen (%17,67), eta Fronte Nazionaleko Marine Le Penek 679 (%10,81). Beste alderdiek %10etik beherako babesa jaso zuten.
Biriatun ere sozialistak nagusi. %31,72k egin zuten Hollanden alde (183 bozka), eta %19,58k Sarkozyren alde (113). Ezkerreko Frontea izan zen hirugarren alderdia botoetan (%16,29), Fronte Nazionala laugarrena (%13,17) eta MoDem alderdia bosgarrena (%10,92). Beste hautagaiek %5eko babesa baino gutxiago jaso zuten.
Frantziako presidentzia hauteskundeetako bigarren itzulia maiatzaren 6an egingo dute.