Oiartzun ibaian hondakin uren isurketa izan dela jakinarazi du udalak
Joan den apirilaren 4an Ondartxo auzoko hondakin uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zen, eta horren eraginez, Oiartzun ibaian “bolumen handiko” hondakin uren isurketa izan zela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotz...
Joan den apirilaren 4an Ondartxo auzoko hondakin uren ponpaketa estazioan matxura bat gertatu zen, eta horren eraginez, Oiartzun ibaian “bolumen handiko” hondakin uren isurketa izan zela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak.
Isurketa hori ponpen aktibazio automatikoak ez erantzuteagatik izan zela azaldu du, “matxura guztiz ustekabekoa izan zen, eta aurretik jakiteko ezinezkoa”. Beste arazo bat ere izan zen: funtzionamendu okerren alarma sistemak ez zuela erantzun.
Sistema hobetu
Ferradasek aurreratu duenez, horrelakorik berriro ez gertatzeko Saneamendu Sareen Zerbitzua akats horien jatorria ikertzen ari da, eta baita sistema hori hobetzeko aukerak ere, “kontrol mekanismoak bikoiztuta”.

