Hondarribiko txakurrak hezteko hitzaldiak emango dituzte
Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta gaiaren gaineko zenbait hitzaldi emango dituzte jardunaldien barruan. Ostiralean egin zuten aurkezpena udaletxean, eta bertan izan ziren Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoaga, eta Manuel Villar eta Nerea Segues elkarteko ordezkariak. Azaldu zutenez, hirietako txakurrekin sor daitezkeen arazoak gutxitu eta bizikidetza hobetzeko txakurrak nola zaindu behar diren erakutsi nahi dute jardunaldietan. Horietan parte hartzeko interesa dutenek Hondarribiko Arreta Zerbitzuan izena eman behar dute, 943 11 12 13 telefono zenbakira deituz.
Hondarribiko Udalak eta Noble y Fiel Amigo elkarteak txakurrak hezteko ikastaroak antolatu dituzte. Hilaren 24an hasiko dira, eta gaiaren gaineko zenbait hitzaldi emango dituzte jardunaldien barruan. Ostiralean egin zuten aurkezpena udaletxean, eta bertan izan ziren Hiritarrekiko Harremanetarako zinegotzi Lupe Olaskoaga, eta Manuel Villar eta Nerea Segues elkarteko ordezkariak.
Azaldu zutenez, hirietako txakurrekin sor daitezkeen arazoak gutxitu eta bizikidetza hobetzeko txakurrak nola zaindu behar diren erakutsi nahi dute jardunaldietan.
Horietan parte hartzeko interesa dutenek Hondarribiko Arreta Zerbitzuan izena eman behar dute, 943 11 12 13 telefono zenbakira deituz.


