Xabier Cazorlak brontzezko domina lortu du Portugalen, Europako Kopan
Xabier Cazorla judoka lezoarrak denboraldi bikaina egiten jarraitzen du. Pasa den asteburuan Portugalgo Miranda do Corvon lortutako brontzezko domina da horren seinale. Europako Kopako lehiaketa jokatu zuten bertan. Final erdietara iristea lortu zuen, baina bertan Pieter Zadro bielorrusiarrak garaitu zuen lezoarrak. Cazorlak aurrea hartu zion, Zadrori jarritako zigor bati esker. Hala ere, arerioak markatzea lortu zuen, eta abantaila bukaerara arte mantentzea lortu zuen. Bigarren domina Lezoarrak nazioarteko txapelketatan lortu duen bigarren domina da. Bere kategorian (66 kiloz azpikoan) ez du beste inork halakorik lortu. Martxoaren bukaeran Fuengirolan (Andaluzia, Espainia) urrezkoa eskuratu zuen lezoarrak. Datorren hilabetean Espainiako Txapelketa jokatuko dute, eta hori buru belarri prestatuko du.
Xabier Cazorla judoka lezoarrak denboraldi bikaina egiten jarraitzen du. Pasa den asteburuan Portugalgo Miranda do Corvon lortutako brontzezko domina da horren seinale.
Europako Kopako lehiaketa jokatu zuten bertan. Final erdietara iristea lortu zuen, baina bertan Pieter Zadro bielorrusiarrak garaitu zuen lezoarrak. Cazorlak aurrea hartu zion, Zadrori jarritako zigor bati esker. Hala ere, arerioak markatzea lortu zuen, eta abantaila bukaerara arte mantentzea lortu zuen.
Bigarren domina
Lezoarrak nazioarteko txapelketatan lortu duen bigarren domina da. Bere kategorian (66 kiloz azpikoan) ez du beste inork halakorik lortu. Martxoaren bukaeran Fuengirolan (Andaluzia, Espainia) urrezkoa eskuratu zuen lezoarrak.
Datorren hilabetean Espainiako Txapelketa jokatuko dute, eta hori buru belarri prestatuko du.


