Umore gaua antolatu dute maiatzaren 11rako, Mendibilen
Mendibil Merkataritza Guneak umore gaua antolatu du datorren hilabeteko 11rako, ostiralerako, hiru bakarrizketalariekin. Mario Simancas irundarrarekin batera Alex Rabanal lazkaotarra eta El Club de la Comedia telebista saioan azaldu ohi den Fernando Ga...
Mendibil Merkataritza Guneak umore gaua antolatu du datorren hilabeteko 11rako, ostiralerako, hiru bakarrizketalariekin. Mario Simancas irundarrarekin batera Alex Rabanal lazkaotarra eta El Club de la Comedia telebista saioan azaldu ohi den Fernando Garcia Torres espainiarra (Sevilla, Andaluzia) ariko dira, 22:00etan hasita. Sarrerak dagoeneko salgai jarri dituzte, Mendibileko zinemetako lehiatilan, 10 euroan.