San Juanek irabazi ditu Trainerilla Ligako lehen bi jardunaldiak
Asteburuan jokatu dira trainerilla ligako lehen bi estropadak eta biak irabazi ditu San Juanek. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen jokatu zen, larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarren izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarren. Illunbe azken postuan iritsi zen. Igandean, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarren, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarren izan zen, eta Hondarribia laugarren. Illunbe azkena helmugaratu zen. Gazteen Mailan Getaria nagusi Gazteen Mailan Getaria izan zen jaun eta jabe bi jardunaldietan, nesketan zein mutiletan. Mutiletan, Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz igandean, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan da bi egunetan, eta San Juan seigarrena. Neskatan, San Juan bigarren izan da bi egunetan Getariaren atzetik, eta Orio hirugarrena. Hibaika laugarren izan da bi estropadatan, eta San Juan B, azkena Donibane Lohizunen eta seigarren Zarautzen. Federazio Kopan, Hondarribi buruan Ligatik kanpo, Federazio Kopa jokatu da asteburuan eta Hondarrik irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarren izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarren Zarautzen. Orio, berriz, hirugarren izan zen Donibane Lohizunen eta bigarren Zarautzen. San Juan B laugarren izan zen Donibane Lohizunen, Orioren atzetik, eta bosgarren Zarautzen.
Asteburuan jokatu dira trainerilla ligako lehen bi estropadak eta biak irabazi ditu San Juanek. Lehen jardunaldia Donibane Lohizunen jokatu zen, larunbatean, eta han Hondarribia iritsi zen helmugara bigarren postuan. Orio hirugarren izan zen, eta San Pedro, berriz, laugarren. Illunbe azken postuan iritsi zen. Igandean, berriz, Zarautzen jokatutako estropadan, San Pedro izan zen bigarren, San Juanetik zazpi segundora. Orio hirugarren izan zen, eta Hondarribia laugarren. Illunbe azkena helmugaratu zen.
Gazteen Mailan Getaria nagusi
Gazteen Mailan Getaria izan zen jaun eta jabe bi jardunaldietan, nesketan zein mutiletan. Mutiletan, Zumaia izan zen bigarrena Donibane Lohizunen, eta Zarautz igandean, etxean jokatutako estropadan. San Pedro hirugarren izan da bi egunetan, eta San Juan seigarrena.
Neskatan, San Juan bigarren izan da bi egunetan Getariaren atzetik, eta Orio hirugarrena. Hibaika laugarren izan da bi estropadatan, eta San Juan B, azkena Donibane Lohizunen eta seigarren Zarautzen.
Federazio Kopan, Hondarribi buruan
Ligatik kanpo, Federazio Kopa jokatu da asteburuan eta Hondarrik irabazi ditu bi estropadak. San Pedro B bigarren izan zen Donibane Lohizunen, eta hirugarren Zarautzen. Orio, berriz, hirugarren izan zen Donibane Lohizunen eta bigarren Zarautzen. San Juan B laugarren izan zen Donibane Lohizunen, Orioren atzetik, eta bosgarren Zarautzen.

