Literatur solasaldiak Xenpelar Etxean, bihar eta etzi
Errenteriako Udal liburutegiak antolatuta literatur solasaldiak egingo dituzte bihar eta etzi Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Biharkoa gaztelerazko saioa izango da eta bertan, Jose Maria Perez Alvarez idazlearen Nembrot liburuaren gainean ariko dira 19:00etatik aurrera. Gaztelerazko literatur solasaldia Jose Luis Canchok bideratuko du. Etzi, berriz, euskarazkoaren txanda izango da. Leku eta ordu berean hasita, Anjel Lertxundi idazlearen Thes Betea liburuaren gaineko gogoeta egingo dute. Saio hori, Ane Mayozek koordinatuko du.
Errenteriako Udal liburutegiak antolatuta literatur solasaldiak egingo dituzte bihar eta etzi Xenpelar Etxeko lehenengo solairuan. Biharkoa gaztelerazko saioa izango da eta bertan, Jose Maria Perez Alvarez idazlearen Nembrot liburuaren gainean ariko dira 19:00etatik aurrera. Gaztelerazko literatur solasaldia Jose Luis Canchok bideratuko du.
Etzi, berriz, euskarazkoaren txanda izango da. Leku eta ordu berean hasita, Anjel Lertxundi idazlearen Thes Betea liburuaren gaineko gogoeta egingo dute. Saio hori, Ane Mayozek koordinatuko du.