320 lagun elkartu dira presoen aldeko barrikotean
Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen du barrikotea, “presoak eta iheslariak etxeratzearen alde”. Aurten, salgai jarritako sarrera guztiak saldu dituzte, eta 320 pertsona elkartu ziren larunbatean Elorsoro kiroldegian. Lehen txotxa ...
Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen du barrikotea, “presoak eta iheslariak etxeratzearen alde”. Aurten, salgai jarritako sarrera guztiak saldu dituzte, eta 320 pertsona elkartu ziren larunbatean Elorsoro kiroldegian.
Lehen txotxa Ander Errandonea eta Estanis Lopez preso ohiek egin zuten, eta eskerrak eman zizkieten herritarrei emandako babesagatik. Gogoan izan zituzten gainontzeko presoak ere.
Oiartzungo Herrira mugimenduak ere hartu zuen hitza ondoren. Mugimenduko kideek jakinarazi zutenez, hilaren 26an aurkeztuko dute mugimendua, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei aurkezpenera agertzeko deia egin diete.