Zaleen berotasuna gertutik
Gozatu egin dute Astarloza Taldeko kideek Euskal Herriko Itzulian. Jaiegunak tarteko, San Pedroko txirrindulariaren lagunek ez dute aukera alferrik galdu, eta hiru etapatan izan dira, txirrindularitzaz gozatzen, eta Astarloza animatzen. Asteazkenean Arraten izan ziren, ostegunean Ibardinen, eta larunbatean Oñatiko erlojupekoan. Euskalteleko Samuel Sanchezek Itzulia irabazita, Astarloza eta bere lagunek, denek bukatu dute pozik Euskal Herriko Itzulia.