Udala uholdeek kaltetutakoekin elkartu da
Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotzia Lartzabalgo bizilagunekin bildu ziren joan den astean, eta udalak uholdeen kalteak bideratzeko emandako pausoak jakinarazi zizkieten. Guztira, 50 lagun inguru azaldu ziren bilerara. Egoera...
Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hiri Mantenuko zinegotzia Lartzabalgo bizilagunekin bildu ziren joan den astean, eta udalak uholdeen kalteak bideratzeko emandako pausoak jakinarazi zizkieten. Guztira, 50 lagun inguru azaldu ziren bilerara.
Egoera berriro ez errepikatzeko irtenbideak bilatzea izan zen helburu nagusia. Diezen arabera, irtenbide bat baino gehiago izan ditzake egoerak, eta zehazki, udalak lau proposamen dituela mahai gainean adierazi zien herritarrei. Mendozak, berriz, “garrantzitsuena irtenbidea badagoela” dela nabarmendu zuen.
Ordubete inguru egon ziren bilduta udaleko ordezkariak eta bizilagunak, eta galderak egiteko baliatu zuten auzotarrek. Hala nola, uholdeak berriro ez gertatzeko konponketak nork ordainduko dituen galdetu zuten. Udalak garbi dauka ez dela bere errua, eta bizilagunek ere hala uste dute. Horrenbestez, etxeen promotorearekin elkartzeko konpromisoa hartu dute, eta akordio batera heltzen saiatuko dira.

