Trafiko mozketa larunbat arratsaldean Letxunborron
Heldu den larunbat arratsaldean Letxunborroko etorbidea trafikora itxiko dute, bertan egingo duten txirrindularitza lehiaketa batengatik. Puiana eta Ibis hoteleko biribilguneen artean moztuko dute bidea, eta Errotako errepidetik desbideratuko dute trafikoa. Udaletik aurreratu dutenez, aldaketak behar bezala seinalatuko dituzte eta udaltzainak izango dira bertan, trafikoa arautzeko. Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba da, Kimu eta Haur mailetakoa. 16:00etan hasiko da eta ordu pare bat iraungo duela uste dute.
Heldu den larunbat arratsaldean Letxunborroko etorbidea trafikora itxiko dute, bertan egingo duten txirrindularitza lehiaketa batengatik. Puiana eta Ibis hoteleko biribilguneen artean moztuko dute bidea, eta Errotako errepidetik desbideratuko dute trafikoa. Udaletik aurreratu dutenez, aldaketak behar bezala seinalatuko dituzte eta udaltzainak izango dira bertan, trafikoa arautzeko.
Irungo Txirrindularitza Elkarteak antolatutako proba da, Kimu eta Haur mailetakoa. 16:00etan hasiko da eta ordu pare bat iraungo duela uste dute.

