San Martinen ikasleen margolanak daude Euskadiko Kutxaren bulegoan
Apirilaren 21a bitartean Jose Carlos San Martin Sedanoren ikasleen margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren bulegoan. Hainbat elkarteetan dabil eskolak ematen San Martin, askotariko adin tarteetako ikasleekin: 6 urtetik 89 urtera. Adina bezala, ikas...
Apirilaren 21a bitartean Jose Carlos San Martin Sedanoren ikasleen margolanak ikus daitezke Euskadiko Kutxaren bulegoan. Hainbat elkarteetan dabil eskolak ematen San Martin, askotariko adin tarteetako ikasleekin: 6 urtetik 89 urtera.
Adina bezala, ikasleek erabili dituzten gaiak eta teknikak ere askotarikoak izan dira: paisaiak, bodegoiak, barrualdeak eta baita fantasia ere. Argizari, tenperak, akrilikoa, akuarela eta olioa erabili dituzte.
Bulegoa astelehenetik larunbatera dago zabalik, 18:30etik 20:30era.

