Pagolaren hitzaldia Kateako elizan, bihar
Bihar, ostirala, Gentza Teologia eta Pastoraltzarako Institutoko zuzendari den Jose Antonio Pagolak hitzaldia eskainiko du Kateako (Landetxa) Arantzazuko Andre Mariaren parrokian, tenpluaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren barruan....
Bihar, ostirala, Gentza Teologia eta Pastoraltzarako Institutoko zuzendari den Jose Antonio Pagolak hitzaldia eskainiko du Kateako (Landetxa) Arantzazuko Andre Mariaren parrokian, tenpluaren 50. urteurrena ospatzeko prestatu duten egitarauaren barruan. Hitzaldiaren izenburua Jesusen alternatiba izango da.
Hurrengo solasaldia maiatzaren 25ean izango da. Mikel Iraundegik eta Irune Arrietak laikoen paperaren inguruan jardungo dute.

