Joseba Agudo absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, froga faltagatik
Joseba Agudo absolbitu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak, froga faltagatik
- Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry-ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren aginduak betetzen zituenik, eta ihesean zebiltzan ETAko kideei informazioa pasatzen zienik. Javier Gomez Bermudez epailea buru duen auzitegiak, gainera, jasotako frogak “zalantzagarriak” direla eta “susmoez harago ezin dela frogatu akusatua ETAko kidea denik” esan du.
Joseba Agudo abokatu oreretarra absolbitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak froga faltagatik. Herenegun jakinarazi zuen epaia, eta horren arabera, Espainiako Auzitegi Nazionalak frogatutzat eman du “atzerrian bizi ziren ETAko kideei aholkuak” ematen zizkiela Agudok, baina ez 2008an Xabier Lopez Thierry-ri atzemandako dokumentuetan azaltzen den pertsona bera denik. Horrenbestez, epaiak dio ezin dela frogatu Pagoa izengoitiarekin ETAren aginduak betetzen zituenik, eta ihesean zebiltzan ETAko kideei informazioa pasatzen zienik. Javier Gomez Bermudez epailea buru duen auzitegiak, gainera, jasotako frogak “zalantzagarriak” direla eta “susmoez harago ezin dela frogatu akusatua ETAko kidea denik” esan du.
Epaia, naturaltasunez
Abokatu oreretarrak epaia “naturaltasunez” hartu duela azaldu du: “Epaiketan nire abokatuak argi utzi zuen zeuden frogak oso eskasak zirela, eta interpretazio guztiak nahita egindakoak zirela, ni inkriminatzeko. Beraz, nahiz eta badakigun Espainiako Auzitegi Nazionalean halako epaiak inondik inora ere ohikoak ez direla izaten, naturaltasunez hartu dut”. “Ahal bezain pronto”, berriz ere preso eta iheslarien alde lanean jarraitzeko “gogoz” dagoela azaldu du Agudok. Une honetan askatasunera “pixkanaka ohitzen” ari dela gaineratu du, “bizitza eta kokapen bat nuelako, eta espetxealdiak hori dena mugitu eta aldatu duelako”.
Bi urte eta bost hilabete
Abokatu oreretarra joan den otsailaren 22an epaitu zuten Espainiako Auzitegi Nazionalean, “ETAko iheslarien aparatuko arduraduna”izatea leporatuta. Herenegun kaleratu zuten epaia heldu bitartean, behin-behinean aske irten zen Villenako espetxetik (Alacant, Herrialde Katalanak) joan den martxoaren 22an, espetxeratuta bi urte eta bost hilabete bete ostean. 2009. urteko urrian atxilotu zuten Agudo Hendaian, Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz. Polizia operazioan, Agudok beste abokatuekin batera Oiartzunen zuen bulegoa miatu zuen aurretik Guardia Zibilak. Atxilotuta, Mureten (Frantzia) espetxeratu zuten abokatu oreretarra. 2010eko apirilean, berriz, Espainaratu egin zuten Agudo, eta Grande-Marlaskak espetxeratzeko agindu zuen.
Aitzol Gogorzak funtzionario batekin iskanbila izan duela salatu du Etxerat-ek
Aitzol Gogorza euskal presoak Basauriko espetxeko funtzionario batekin iskanbila izan duela salatu du Etxerat elkarteak. Euskal presoen senide eta lagunen elkartetik azaldu dutenez, joan den astean izan zen gertakaria Basauriko espetxeko zerbitzu buru bat Aitzol Gogorza eta Patxi Gomez euskal presoen ziegara joan, eta elkarrekin ezin zutela egon esan zienean. Etxeratek azaldu duenez, funtzionarioa “asaldatuta” zegoen eta Gogorza iraintzen hasi zen: “Hiltzailea deitu zion, besteak beste”. Gogorza gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau euskal presoetako bat da, eta martxoaren 30ean eraman zuten Sevillako espetxetik Basaurira. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du, eta Basauriko espetxeko zuzendaritzaren aginduz Gomezekin dago ziegan, bere gaixotasunagatik, babes protokoloa aktibatuta duelako.