Gizon bat atxilotu dute hamar autotan lapurtzea leporatuta
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den astean Gabierrotan eta Fanderian aparkatuta zeuden hainbat autotan lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, lekuko batek aparkatuta zeuden hainbat autotako kristalak hausten ikusi zuen giz...
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den astean Gabierrotan eta Fanderian aparkatuta zeuden hainbat autotan lapurtzea egotzita.
Herrizaingo Sailaren arabera, lekuko batek aparkatuta zeuden hainbat autotako kristalak hausten ikusi zuen gizon bat Gabierrotako pasealekuan, eta horren berri eman zion Ertzaintzari.
Ustezko lapurra Opel Frontera baten ondoan topatu zuten ertzainek. Auto horrek kopilotuaren leihoa hautsita zeukala jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Gaineratu duenez, GPSak, esku libreko gailuak, CDak, sakelako telefonoen kargagailuak, eguzkitako betaurrekoak eta beste hainbat objektu atzeman zizkioten, baita mailu txiki bat ere. Epailearen esku utzi dute gizona.

