Euskara Batzordearen ohiko bilera hilaren 19an egingo dute
Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagut...
Oiartzungo Euskara Batzordearen bilera prestatu du udalak hilaren 19rako (osteguna). 17:30ean hasiko da, Manuel Lekuona Bibliotekako ganbaran. Denera, hamasei gai izango dituzte aztertzeko batzordekideek. Hainbat esparrutan euskararen erabilera, ezagutza eta zabalkundea bermatzeko diru laguntzei buruzkoak dira gehienak.
Besteak beste, euskararen aldeko jaialdietarako (Kilometroak, Nafarroa Oinez, Herri Urrats…) diru laguntzen berri emango dute batzordeko buruek. Horrez gain, euskarazko hedabideei eman beharreko laguntzen gaia ere landuko dute.

