Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute
Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute, “egiten duten modalitatean egiten dutela”. Ttur-tturrek eta udalak esandakoaren arabera...
Errenta aitorpena egiteko garaia den honetan, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Oiartzungo Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin dute, “egiten duten modalitatean egiten dutela”.
Ttur-tturrek eta udalak esandakoaren arabera, “gogoan izan behar dugu euskararen erabilera normalizatzeko arlo guztietan eman behar direla aurrerapausoak, baita diru kontuetan eta antzerako tramiteetan ere. Horregatik orain arte pauso hori eman ez duten herritarrak animatu nahi ditugu, aitorpena nonahi egiten dutela ere, euskaraz egiteko”. Ondoko agirian hainbat iradokizun ematen dituzte Ttur-tturrek eta udalak.argibideak

