Ermita ondoko arkua konpontzeko lanak gaurtik
Gaur hasi eta hilaren 20ra arte obretan izango dira Madalen kalean. Zehazki, Madalena ermita ondoko arkua konponduko dute, EuskoTrenen errailen azpian dagoena. Horrenbestez, bidea moztuta egongo da oinezkoentzat egun horietan, eta Madalen kalera sartze...
Gaur hasi eta hilaren 20ra arte obretan izango dira Madalen kalean. Zehazki, Madalena ermita ondoko arkua konponduko dute, EuskoTrenen errailen azpian dagoena. Horrenbestez, bidea moztuta egongo da oinezkoentzat egun horietan, eta Madalen kalera sartzeko modu bakarra Foru plazatik joatea izango da. Arkua indartu eta finkatzea izango da lanen helburua.

