Bisitarien marka hautsi du Oiasso museoak Aste Santuan
Aurtengo Aste Santuan inoiz baino bisitari gehiago izan ditu Oiasso museoak. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 957 lagunek bisitatu dute museoa oporretan, iaz baino bost aldiz bisitari gehiagok. Datu zehatzagoak ere eman ditu udalak: 379 lagunek bisitat...
Aurtengo Aste Santuan inoiz baino bisitari gehiago izan ditu Oiasso museoak. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 957 lagunek bisitatu dute museoa oporretan, iaz baino bost aldiz bisitari gehiagok.
Datu zehatzagoak ere eman ditu udalak: 379 lagunek bisitatu dute erakusketa iraunkorra, Artifex ingeniaritza erromatarrari buruzko aldi baterako erakusketa, berriz, 281 pertsonek.
Ekintzei dagokienez, 79 erabiltzailek parte hartu zuten, eta 218k, berriz, ezagutu zuten Santa Elenako nekropolia eta Irugurutzeta ingurua mehatze trenean. Bisitari gehienak gipuzkoarrak izan dira, eta gehienak nagusiak.

