Astelehenetik aurrera erabili ahal izango da txartel bakarra
Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera erabili ahal izango da txartel bakarra hiri barruko autobus zerbitzuan. Tarifak ere zeintzuk diren zehaztu du Lurraldebus txartela daukan bidaiari arruntak 0,58 euro ordainduko du bidaiako; ez duenak, ber...
Udalak jakinarazi duenez, astelehenetik aurrera erabili ahal izango da txartel bakarra hiri barruko autobus zerbitzuan. Tarifak ere zeintzuk diren zehaztu du Lurraldebus txartela daukan bidaiari arruntak 0,58 euro ordainduko du bidaiako; ez duenak, berriz, 1,10 euro. Hiri barruko autobusetan ere erabili ahal izango dira txartel bereziak.
Otsaila amaieran eman zuten udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren akordioaren berri. Denbora horretan autobusak txartel bakarra erabiltzeko egokitzen ibili dira.

