Aste Santuko Kale Ekintzako azken saioak
Aste Santurako eta Pazko Asterako ekimen bereziak antolatu ditu, Kale Ekintzaren barruan, Ttak-ek. Azken hiru saioak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte. Gaur, Nor naiz? izenburuko jarduera egingo dute haurrek, bihar detektibeetara jolastuko dira parte...
Aste Santurako eta Pazko Asterako ekimen bereziak antolatu ditu, Kale Ekintzaren barruan, Ttak-ek. Azken hiru saioak gaur, bihar eta etzi egingo dituzte. Gaur, Nor naiz? izenburuko jarduera egingo dute haurrek, bihar detektibeetara jolastuko dira parte hartzaile gaztetxoak, eta etzi Zatoz gurekin jolastera! ekimena egingo dute. 16:30ean hasiko dira horiek guztiak, Doneztebe plazan.

