75 lagunek parte hartu dute bisita gidatuetan
Aste Santuan bisita gidatuak izan dira Errenteria-Oreretan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute. Bisita kulturalak egin dituztela, eta aztarnak eta historia berreskuratu dituztela zehaztu dute. Bisitak euskaraz zein gazte...
Aste Santuan bisita gidatuak izan dira Errenteria-Oreretan, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, 75 lagunek parte hartu dute. Bisita kulturalak egin dituztela, eta aztarnak eta historia berreskuratu dituztela zehaztu dute. Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz egin dituzte.
Antolatzaileen arabera, adin tarte guztietako jendea pasatu da, baina batik bat 40 urtetik gorakoak izan dira gehienak.
Gehienek bisita gidatua “motza” izan dela esan dute, eta “gehiago edo denbora gehiagorekin ikusteko interesa” azaldu dutela.
Bi bista mota izan ziren: Manchester Txikia eta Harresi baten aztarnak, eta bost egunetan egin zituzten. Egun batean ere patinetan egiteko aukera izan zen.

