Zumaiakori 3-1 irabazi diote Allerruko neskek, Plazetan
Allerru futbol taldeak Emakumeen Igoera Faseko laugarren postua sendotu du asteburuan jokatutako partidan. Izan ere, Zumaiakori 3-1 irabazi dio Plazetan. Hamazazpi puntu dituzte, baina liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean, ez dute lehenengoa h...
Allerru futbol taldeak Emakumeen Igoera Faseko laugarren postua sendotu du asteburuan jokatutako partidan. Izan ere, Zumaiakori 3-1 irabazi dio Plazetan. Hamazazpi puntu dituzte, baina liga bukatzeko hiru jardunaldi falta direnean, ez dute lehenengoa harrapatzeko aukerarik.
Mutilen taldeek, berriz, ezin izan zuten garaipenik lortu. Erregional Preferentekoek Mariñoren kontra hiruna egin zuten etxean. Puntu horri esker, zazpigarren postura igo dira zuri-berdeak. 36 puntu dituzte, beste hiru taldek bezala.
Bestalde, mutilen bigarren taldea azkeneko postura jaitsi da. Toki hori betetzen zuen Mondragon Bren kontra jokatu zuten Arrasaten. 3-0 gailendu ziren moreak, eta sailkapenean bederatzi puntu dituzte, lezoarrek baino bat gehiago.