Odola emateko aukera egongo da gaur eta bihar
Hilabete hasiera izanda, gaur eta bihar odola emateko aukera izango da, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez. Bi txanda izango dira, beraz: gaur Reina aretoan, eta bihar, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegia berbera izango da: ...
Hilabete hasiera izanda, gaur eta bihar odola emateko aukera izango da, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez.
Bi txanda izango dira, beraz: gaur Reina aretoan, eta bihar, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan ordutegia berbera izango da: 18:30etik 20:30era.
Herritar guztiak animatu dituzte odola ematera, batik bat orain arte egin ez duten horiek. Egin ahal izateko, nahikoa da 18 eta 65 urte artean izatea, eta osasunez ondo ibiltzea, alegia, arazo handirik gabe. Gogorarazi dutenez, beti da beharrezkoa odola ematea.