Museko bikote onena
Fermin Garcia eta Fidel Molinerok osatutako bikotea izan da onena Niessen elkarteak antolatutako mus txapelketan, Diez-Iza bikotea gailendu zuen finalean 4-0ko emaitzarekin. Hirugarren geratu ziren Alex eta Ventura, Erlantz Tuñon eta Javi Mendizabali ...
Fermin Garcia eta Fidel Molinerok osatutako bikotea izan da onena Niessen elkarteak antolatutako mus txapelketan, Diez-Iza bikotea gailendu zuen finalean 4-0ko emaitzarekin. Hirugarren geratu ziren Alex eta Ventura, Erlantz Tuñon eta Javi Mendizabali 4-2 irabazi eta gero. Txapelketa afari eder batekin amaitu zuten, eta ondoren, sariak banatu zituzten. Elkarteak jakinarazi duenez, aurten 32 bikotek hartu dute parte txapelketan