Gailur tabernak irabazi du Futbol 7 txapelketako bigarren itzulia
Bukatu da jada Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta Gailur taberna izan da garailea. Bigarren tokian geratu da, berriz, Vivaldi-Otis taberna, biak mailarik gorenean. Era berean, hiru talde mailaz jaitsi dira: Orereta iturgintza, Pizza Sprint Altza...
Bukatu da jada Futbol 7 txapelketako bigarren fasea, eta Gailur taberna izan da garailea. Bigarren tokian geratu da, berriz, Vivaldi-Otis taberna, biak mailarik gorenean. Era berean, hiru talde mailaz jaitsi dira: Orereta iturgintza, Pizza Sprint Altza eta Izargorri Zuketz.
Bigarren Mailari dagokionez, hiru taldek lortu dute Lehenengo Mailarako txartela: PC Byte, Askasibar eta Instalaciones Saizar. Sei talde jaitsi dira Hirugarren Mailara: Borussia Jolastokieta, Euskal Genetik, MR Bricolage, Vodka Juniors, Nothingan eta APP Informatica.
Hirugarren Mailatik bigarrenera, azkenik, beste sei talde igo dira: Paki belar denda, Visualgrafik.com, Golider.com, Gama, Irubide taberna eta Jabatos.
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, bigarren fase honetan 50 talde lehiatu dira, eta 850 jokalari inguruk parte hartu dute. Hirugarren eta azken fasea hurrengo igandean, hilaren 15ean hasiko da. Hamar urte bete ditu txapelketak, “onarpen onarekin”, Patronatuak esan duenez.